Ikasturte amaierako jaialdia eskainiko du Bizkargik bihar

Ane Olaizola

Bizkargiren jaialdia, iaz. (Aitziber Arzallus)

Baztartxo antzokian izango da jaialdia 19:00etan, eta eskolako kideek urte osoan egindako lana partekatuko dute herritarren aurrean. 

Bizkargi musika eta dantza eskolak ikasturte amaierako jaialdia egingo du bihar, ostirala, Baztartxo antzokian, 19:00etan. Eskolak adierazi du ikasle, irakasle eta familientzat "egun berezia" izango dela biharkoa, urte osoan zehar egindako lana partekatzeko "aukera paregabea" izango dutelako hango kideek.

Ohi bezala, musikak, kantuak eta dantzak bat egingo dute emanaldian, eta "ilusioz eta giro ederraz betetako arratsaldea" igaroko dute Baztartxon elkartzen direnek.

Eskolak, bestalde, eskerrak eman dizkie hango kideei, urte osoan erakutsitako "konfiantza, laguntza eta parte hartzeagatik". 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide