Gorri Txiki Egunarekin, Anaitasunaren eskolako gaztetxoek bukaera dotorea eman diote denboraldiari

Aitziber Arzallus 2026ko maiatzaren 31

170 bat umek parte hartu dute goizean San Juan futbol zelaian egin dituzten jolasetan, eta ia beste horrenbestek, herriko plazan egin duten bazkarian.

Denboraldia modu berezian bukatu dute Anaitasunaren futbol eskolan ibiltzen diren gaztetxoek; izan ere, lehendabiziko aldiz Gorri Txiki Eguna ospatu dute. Goizean San Juan futbol zelaira azaltzeko agindu zuten umeek, eta 10:30ak alderako han ziren 170 bat.

Goiz guztia jolasean pasatu ostean, indarrak berreskuratzeko garai bazela eta, herriko plazara joan dira denak, hantxe bazkaldu baitute. Arratsalde partea arintzen, berriz, magiak lagundu die. Bi mago gaztetxoen aurrean trikimailuak egiten aritu dira, haiek laguntzailetzat hartuta, eta behin baino gehiagotan gelditu dira aho zabalik begien aurrean magoek egin dizkietenak ikusita. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide