48 gimnasta taldekako Euskadiko txapelaren lehian aritu dira

Aitziber Arzallus

Zortzi klubetako 48 gimnastak parte hartu dute 10:30ean hasi eta eguerdira arte luzatu den jardunaldian. Zubiberrik kolaboratzaile gisa jardun du, baina Azkoitiko gimnastek ez dute parte hartu gaurkoan.

Gimnastika erritmikoko taldekako Euskadiko Txapelketa hartu du gaur Elkarguneko kantxak. 10:30ean hasi eta 13:00etara bitartean, zortzi klubetako 48 gimnasta nor baino nor aritu dira txapelaren lehian. Honako taldeek parte hartu dute: Tolosa, Donostia, Izarleku, Beti Aurrera, Beti Ritmica, Sakoneta, Bitxiak eta Oskitxo. Euskadiko Gimnasia Federazioak antolatu du lehiaketa, eta Azkoitiko Zubiberri kluba kolaboratzailea izan da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide