Mendiaren eta elikaduraren arteko lotura izan dute hizketagai

Julene Frantzesena

Hainbat lagun Naiara Aizpurua nutrizionistaren azalpenak entzuten, Elkargunean. (Aitziber Arzallus)

Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, Naiara Aizpurua nutrizionistak Elkargunean eskaini du solasaldia, Mendiak eta elikadura izenburupean. Besteak beste, elikadura osasungarriaren gakoez, kirol nutrizioaz nahiz mendiko elikaduraz aritu da solasean, hainbat lagunen aurrean.

Mendiak eta elikadurak duten loturaz jardun du Naiara Aizpurua nutrizionistak solasean. Gaur arratsaldean eskaini du hark solasaldia, Elkargunean, eta herritar hainbat joan dira nutrizioan adituaren azalpenak entzutera. Anaitasuna mendi bazkunak antolatutako hitzaldian, besteak beste, elikadura osasungarriaren gakoez, kirol nutrizioaz nahiz mendiko elikaduraz aritu da solasean, eta kasu praktiko hainbat ere izan ditu hizketarako gai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide