Azkoitiko Matadeixek 30 urte bete ditu, eta urteurren hori ospatzeko, ekintza berezi bat antolatu du gune hori kudeatzeaz arduratzen den Matadero Ekintzak taldeak. Hain zuzen ere, kamisetak egiteko diseinu lehiaketa egingo dute. Lehiaketa horren oinarriak zein izango diren ere jakinarazi dute: kolore bakarra izan beharko dute kamisetek eta urteurrena ospatzen denean serigrafiatzeko aukera egongo da. Proposamenak bidaltzeko azken eguna ekainaren 15a izango da, eta helbide honetara bidali beharko dira diseinuak: mataderoekintzak@gmail.com.