Azkoitiko Irakurle Taldea irailean itzuliko da saio berriekin

Aroa Zamora

Azkoitiko Irakurle Taldea Anjel Lertxundi idazlearekin (Azkoitiko Irakurle Taldea)

Azkoitiko Irakurle Taldeak oporrak hartuko ditu udan, baina saio berriekin itzuliko da irailean. Irailaren 22an ekingo diote ikasturte berriari, Elkarguneko Oteitza aretoen. Fatima Mernissi idazlearen Terraza debekatua. Haremeko neskato baten istorioak liburua komentatuko dute.

Azkoitiko Irakurle Taldeak etena egingo du udan, eta liburu berrien inguruan solasteko saioekin itzuliko da oporren ostean. Ikasturte berriko lehenengo saioa irailaren 22an izango da Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan hasita, ohi den bezala. 

Saiora bertaratzen direnak Terraza debekatua. Haremeko neskato baten istorioak liburua komentatuko dute, Fatima Mernissik idatzitakoa eta Edurne Lazkanok euskaratutakoa. Beste urte batez ere, Iñigo Aranbarri idazle eta dinamizatzailea izango da saioa gidatzeaz arduratuko dena, eta guztien artean aletuko dute 2025ean kaleratutako liburua.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide