Plaza Ondok hilaren 18an Bilbora egingo duen irteerarako izen ematea, gaurtik zabalik

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 2a

BIlboko Guggenheim museoaren ataria. (Euskadi.eus)

Bazkalordura arte Bilbo ezagutzeko aukera izango da, eta bazkalostean, Getxora egingo dute bidaia. Plaza Ondoko bazkide direnek 45 euro ordaindu beharko dute bidaia, eta bazkide ez direnek, 50 euro. 

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Bilbora egun pasa egingo du hil honen 18an, ostegunez, eta gaur, asteartea, zabaldu dute irteera horretarako izen ematea. 09:00etatik aurrera ariko dira elkarteko kideak bidaia egiteko txartelak saltzen. 

Ohi bezala, autobusez egingo dute irteerarako bidaia, Aizkibel liburutegiaren alboko autobus geralekutik 09:00etan abiatuta. Bilbora joko dute zuzenean, eta han Bizkaiko hiriburua ezagutzeko parada izango dute herritarrek. 14:00etan bazkaria egingo dute, eta bazkalostean, Getxo bisitatuko dute. 

Elkarteko bazkide direnek 45 euro ordaindu beharko dute bidaia, eta bazkide ez direnek, 50 euro. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide