Berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka plazan da berriz

Ane Olaizola 2026ko maiatzaren 27a

Azoka plazan, gaur.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen ekimen solidarioa Azkoitian egin du geldialdia beste behin. 13:30era artean egongo da zabalik, arkupetan.

Berreskuratutako liburu eta disko azoka ibiltariak Azkoitian egin du parada gaur, eta ohiko moduan, plazan jarri du postua, arkupetan. 13:30era artean egongo da zabalik azoka, eta bitarte horretan, herritarrek diskoak zein liburuak erosteko aukera izango dute, baina baita etxean dituztenak hara eramateko ere. 

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen ekimen solidarioa da azoka ibiltaria, bildutako dirua zaurgarritasun egoeran daudenei laguntzeko erabiltzen baitute. .

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide