Zortzi hilabete igaro dira Ehunmilaken antolakuntza taldeak aurten probaren ediziorik ez dutela egingo iragarri zuenetik. Ordutik hona, "hainbat zorion mezu" jaso badituzte ere, ez direla proiektuak aurrera egiteko beharrezkoa duen erreleboa aurkitzeko gai izan azaldu dute. Ondorioz, oharra kaleratu du Ehunmilaken sustapen taldeak, eta jakinarazi du proiektua nahiz antolakuntza taldea erabat desegingo dituztela.