Azkoitiko Elikagaien Bankuak udazkeneko janari bilketa handia egingo du ekainaren 4an eta 5ean, ostiralez nahiz larunbatez. Herriko supermerkatuetan izango dira erakunde horretako ordezkariak herritarren dohaintzak jasotzen. Hain justu, Eroski eta BM supermerkatuetan jarriko ditu erakundeak bi egunetan herritarren ekarpenak jasotzeko postuak, 09:00etatik 21:00etara bitartean.
Nolanahi ere, herritarren ekarpenak jasotzeko boluntario gisa lan egiteko prest egon daitezkeen herritarrei dei berezia egin die gobernuz kanpoko erakundeak, bilketa handian herritarren ekarpenak-eta jasotzeko jende gehiagoren beharra izan ohi dutelako. Elikagai Bankukoek adierazi dute laguntzen dutenek bi egunetako bateko txanda batean egon beharko dutela. Laguntza eskaintzeko prest daudenek 686 68 22 56 telefono zenbakira deitu beharko dute.