Sare Herritarrak elkarretaratzea deitu du biharko

Ane Olaizola 2026ko maiatzaren 28a

Sareren elkarretaratzea, joan zen apirilean. (Sare)

Hileko azken ostiralean, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute plazan.

Bihar hileko azken ostirala izango da, eta horrenbestez, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute herriko plazan, Azkoitiko Sare Herritarrak deituta. Ohiko moduan, 19:30ean elkartuko dira, eta antolatzaileek mobilizaziora gonbidatu dituzte herritarrak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide