Lau film emango dituzte maiatzean Baztartxon

Ane Olaizola 2026ko maiatzaren 31

'Drama' filmeko irudi bat.

Ekaineko aurreneko hamabostaldian izango dira emanaldiak Baztartxon, udako etena egingo dutelako gero. Programazio komertzialean hiru film eskainiko dituzte, eta zineforum saio bat izango da Matadeiko Zinetogramen eskutik. 

Zinema emankizunen aurtengo denboraldia bukatzear da Baztartxo antzokian, bihar hasiko den hilean udako etenaldia egingo baitute han. Dena den, lehenengo hamabostaldian izango da emankizunik, eta guztira, helduei zuzendutako lau film eskainiko dituzte ekainaren 16ra bitartean: Drama, Pelota II, Mortal kombat II eta 42nd street. 

Ekaineko lehen asteburuan, Drama filma emango dute, hirutan: larunbatez, igandez eta astelehenez. Hurrengo egunean, hilaren 9an, berriz, Pelota II filma ikusteko aukera izango da, Txulue pilota elkarteak Pilotari Egunaren bueltan antolatuta. Hilaren 13an, 14an eta 15ean, bestalde, Mortal kombat II filma emango dute, eta Kultura euskaraz egitasmoari esker, euskaraz ikusi ahal izango da. 

Horiez gain, Zinetogram taldeak zineforum saioa egingo du hilaren 16an, 42nd street filmarekin. Emanaldi horrekin amaituko da zine denboraldia Baztatxon.

Hona hemen ekainean Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia: 

  • Ekainak 6,7 eta 8: Drama. 
  • Ekainak 9: Pelota II. 
  • Ekainak 13, 14 eta 15: Mortal kombat II. 
  • Ekainak 16: 42nd street. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide