Haurrentzako denboraldia amaituta, helduei zuzendutako film bat eskainiko dute Baztartxo antzokian asteburuan: Love me tender. Lan horren emanaldi bana izango da, beraz, hiru egunetan: larunbatean eta igandean 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan.
Elvis Presleyren abesti ezagunaren izenburu bera daraman filma Constance Debreren autobiografia liburuan dago oinarrituta. Clemence da istorioko protagonista, harreman berri bat hasi ondoren, semearen zaintzagatik senar ohiarekin borrokan ari den emakumea. Amatasuna, identitatea eta norbanakoaren askatasuna jorratzen ditu, besteak beste, lanak.