Izapide kontuak izango dituzte hizpide biharko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 26a

Udaletxearen etxaurrea.

Maiatzeko ohiko udalbatzarra izango da bihar. 18:00etan hasita egingo dute bilkura, udaletxeko areto nagusian, eta gai potolorik ez dute sartu gai zerrendan. 

Bihar, asteazkenez, maiatzeko ohiko udalbatzarra egingo dute Azkoitiko Udaleko ordezkariek. 18:00etan hasita egingo dute bilkura, udaletxeko areto nagusian, eta gai potolorik ez dute sartu gai zerrendan. Izan ere, izapide kontuak eta aurrekontuari buruzko informazioaz jardungo dute.

Ohi bezala, udalari esker, Gukak zuzenean eskainiko du biharko udalbatzarra:

Honako hau da biharko bilkuraren gai zerrenda:

  1. Aurreko bilkuretako aktaren onespena, hala badagokio.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia kidegoetako agenteen kategorian sartzeko zazpigarren hautaketa prozesu bateratuaren kudeaketa materialaren gomendioa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari emateko hitzarmenaren onespena.
  3. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  4. Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide