Asteburuan zehar festa giroa izan da nagusi Martirietan. Ostiralean mus txapelketa azkarra jokatu zuten auzoan, baina, ofizialki, atzoko txupinazoarekin hasi zituzten mendekosteak. Garixe eta Trino trikitilariekin trikipoteoa egin zuten aurrena, eta 21:30ean hasi zuten bertso afaria. Maddi Agirre, Eneritz Artetxe, Aratz Igartzabal eta Ibai Urdangarin bertsolariak aritu ziren kantuan.
Gaur, berriz, egun guztian izan dute festarako aukera Martirietan. Meza, hamaiketakoa eta umeen pilota partidak izan dira goizean zehar, eta bazkariaren ostean, umeentzako jolasak eta merienda izan dira. Bero handia egin duen arren, ederki gozatu dute auzotarrek festa giroan.
(Argazkiak: Iraia Oteiza eta utzitakoak)