Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak bi urtean behin antolatzen duen Musikaldia izeneko jaialdia egin zuten atzo Legazpin (Gipuzkoa), eta bertan Marijose Arregiri Ohorezko Batuta eman zion elkarteak, musikari lotuta urte askoan egin duen ibilbide oparoagatik.
Orotara, 34 musika eta dantza eskolatako 1.700 musikari eta dantzari inguru elkartu ziren atzo jaialdian, eta askotariko kalejira eta kontzertuak eskaini zituzten horiek. Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako kideek ere parte hartu zuten jaialdian.