Iberian Brass taldeak itxi du 34. Udaberriko Musikaldia

Iraia Oteiza 2026ko maiatzaren 24a

Metal haize boskoteak "goi-mailako proposamen artistikoa" eskaini zuen atzo arratsaldean Santa Kutz komentuan. Herritar ugari bertaratu zen komentura, kontzertuaz gozatzera. 

Amaitu da aurtengo Udaberriko Musikaldia Santa Kutz komentuan. Maiatzeko lau larunbatez izan dira kontzertuan han, eta Ibarian Brass metal haize boskoteak itxi zuen atzo musikaldiaren 34. edizioa. Herriko kultur zale ugari bildu ziren musikaldiaren itxiera kontzertuan. 

"Goi-mailako proposamen artistikoa" eskaini zuen taldeak Santa Kutzen; izan ere, Musikene Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegian jaio zen boskotea, eta horregatik, musikariek ibilbide sendoa eta aitortua dute orkestra arloan nahiz ganbera musikan. 

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide