Azkoitiko Isilune Zirkuluak maiatzeko elkarretaratzea egin zuen atzo, osteguna, herriko plazan. Dozenaka lagun elkartu ziren, beste behin, Palestinar herriari Azkoititik elkartasuna helaraztea xede zuen kontzentrazioan.
Atzo, ordea, modu berezi batean egin zuten elkarretaratzea. Bilkuraren amaieran Floreaga ikastetxekoak batu zitzaizkien plazan bilduta zeuden herritarrei, kantu jira han bertan amaituz. Hori hala, elkarretaratzean batu ziren herritarrek Mikel Laboaren Txoria txori abestia abestu zuten elkarrekin, bideoan ikus daitekeen moduan.
