Herriko kaleak girotu dituzte Floreagakoek kantu jirarekin

Iraia Oteiza 2026ko maiatzaren 22a

18:30ean abiatuta, Balda plazatik abiatu eta Alde Zaharra osorik girotu zuten atzo Floreagako ikasle, irakasle nahiz gurasoek. Soinu eta pandero jotzaileekin batera egin zuten bidea. 

Beste urte batez, Floreaga ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoak kalera atera ziren atzo, zortzigarrenez kantu jira egitera. 18:30ean Balda plazan elkartu ziren guztiak, eta mokadutxo bat egiteko tartea hartu ondoren, Alde Zaharreko kaleak girotu zituzten euskarazko askotariko kantekin. 

Trikitilarien zein pandero jotzaileen doinupean gurutzatu ziituzten herriko kaleak adin guztietako kideek, eta betiko abestiez gain gaur egungoak ere kantatu zituzten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide