Jasokunde kooperatibak urteko batzarra egingo du igandean

Ane Olaizola 2026ko ekainaren 3a

Kooperatibaren antzinako argazki bat.

Baztartxon izango da Jasokunde kooperatibako bazkideen batzar nagusia; lehen deialdia 11:30ean izango da, eta bigarrena, 12:00etan.

Jasokunde kooperatibak urteko ohiko batzar orokorra egingo du datorren igandean, hilaren 7an, Baztartxo antzokian. Bi deialdi deitu ditu kooperatibak saiorako: 11:30ean izango da lehenengoa, eta 12:00etan, bigarrengoa. 

Ohiko moduan, iazko kontuak eta emaitza ekonomikoa bozkatuko dituzte dituzte bazkideek. Horrez gain, erretore kontseilua zein zaintza batzordea ere berrituko dute bilera horretan. Bazkide aldaketak ere errepasatuko dituzte, baita bazkideek aurten izango dituzten abantailak ere. 

Batzarrean parte hartu ahal izateko, bazkideek ezinbestekoa dute kooperatibako bazkide txartela erakustea, eta bazkide batek gehienez beste bi bazkide ordezkatu ahal izango ditu. Batzarraren amaieran, erosketa bonuak banatuko dituzte bazkide guztien artean. 

Era berean, bazkideek eskuragarri dute batzar orokorrean landuko dituzten gai guztien inguruko informazioa. Hori nahi duenak 641 63 32 99 telefono zenbakira deitu edo jasokundekoop@gmail.com helbide elektronikora idatz dezake.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide