Bertan behera utzi du AEK-k arratsaldeko Mintzodromoa

Andoni Elduaien 2026ko maiatzaren 21a

Hainbat lagun, solasean. (AEK)

Hitzordua gauzatzeko behar beste jendek ez duenez izenik eman, Azkoitiko AEK-k bertan behera utzi du gaur arratsaldeko saioa. Urola Kostan Zarautzen eta Zestoan egingo dituzte saioak. 

Korrikaren 12. eguna egitasmoaren barruan, AEK Mintzodromoa egitekoa zen gaur, osteguna, herriko plazan. Ordea, euskaltegiak jakinarazi du gaurko hitzordua bertan behera utzi dutela, "beste beste jende ez" delako apuntatu. Hitzordu horren helburua zen, alde batetik, euskararen erabileraren inguruan hausnartzea, eta bestetik, euskaraz praktikatzeko aukerez jardutea.

Nolanahi ere, Urola Kosta eskualdean Zarautzen (18:00) eta Zestoan (18:30) egingo dituzte Mintzodromoak, gaur. Bi herri horietako hitzorduren batean parte hartu nahi duenak honako lotura honetan eman behar du izena. Zarauzkoaren inguruan zalantzaren bat dutenek, berriz, 688 89 17 43 zenbakira deitu beharko dute, eta Zestoakoaz galdetzeko, 670 420 048 zenbakira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide