Alberto Corderok zigor politikei buruzko liburua aurkeztuko du Matadeixen

Ane Olaizola 2026ko maiatzaren 24a

Espetxea. (Unplash)

Populismoak zein eskuinaren gorakadak zigor politikekin duten harremana aztertu du Alberto Corderok Políticas del castigo. Una anatomía del auge reaccionario liburuan, eta horren berri emango du hark asteartean, Matadeixen. 

Matadero Ekintzakek antolatuta, Alberto Corderok Políticas del castigo. Una anatomía del auge reaccionario (Zigor politikak. Gorakada erreakzionarioaren anatomia) liburua aurkeztuko du datorren asteartean, Matadeixen, 19:00etan.

Sin Poli kolektiboko nahiz eta La Villana de Vallekas zentroko militantea da Cordero, eta populismoak zein eskuinaren gorakadak zigor politiketan duten eragina aztertu du madrildarrak liburu horretan. Izan ere, autorearen arabera, azken hamarkadetan zigorraren logika nagusitzen joan da gizartearen esparru guztietan. Haren arabera, zigorrak gogortu egin dira, eta polizia kopurua handitu ere bai; gainera, Poliziaren boterea handitu egin da haren hitzetan, eta aurrekontu eta armamentu handiagoa baitu gaur egun.

Iritzi publikoari dagokionez, berriz, idazlearentzat sare sozialetara jotzea besterik ez dago ikusteko jendearengan espetxe zigorrak eskatzeko joera dagoela, edota haiek delitua egin duen edo horren susmagarri den edozein pertsona jipoitu, bortxatu edo hil dezatela adierazten dutela. Gizartea egoera horretara nola iritsi den eta zigor logika hori nola ezarri den azalduko du liburuaren idazleak Matadeixen eskainiko duen solasaldian. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide