Iberian Brass metalezko haize boskoteak itxiko du 34. Udaberriko Musikaldia

Andoni Elduaien 2026ko maiatzaren 21a

Musika taldeko kideak. (Iberia Brass)

Taldeak etzi, zapatua, Santa Kutzen eskainiko du emanaldia (18:30). Musika klasikoa eta nazioarte mailan arrakasta handia duten musika eskaini ohi dute metalezko haizezko instrumentuekin adituak diren musikariek.

Iberian Brass metalezko haize boskoteak eskainiko du etzi, zapatua, 34. Udaberriko Musikaldiaren barruko laugarren eta azken kontzertua, Santa Kutzen (18:30). Taldeak ibilbide sendo eta aitortua du bai orkestra arloan, bai ganbera musikan, eta musikariek beren esperientzia nahiz talentua batzen dituzten proposamen artistikoak eskainiko dituzte Azkoitiko musikazaleen aurrean.

Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, sortu zen Samuel Arnauk (tronpa), Alberto Sanchezek (tuba), Kirian Uraldek eta Luis Alberto Murrek (tronpeta), Rodrigo Herraezek (tronboia) osatzen duten taldea. Nortasun handiko soinu propioarekin eta eszenaratze zainduarekin, musikaren hurbilketa egiten dute haiek publiko mota guztietara.

Bere errepertorioa musika klasikotik nazioarteko arrakasta handiko musiketaraino doa. Hala, kontzertu bakoitzean kalitatea, moldakortasuna eta emozioa uztartu ohi dituzte. Santa Kutzen ere bide horretatik joko dute, eta abesti ezagun asko joko dituzten beren musika tresnekin.

Ohi bezala, doako autobus zerbitzua izango da Santa Kutzera joan-etorria egiteko: 18:00etan aterako da autobusa Julio Urkixo etorbideko 7 zenbakiaren pareko geralekutik, eta kontzertua amaitzean itzuliko da herrigunera. 

Hona hemen etziko kontzertuaren egitaraua:

  • Battle Suite (Samuel Scheidt)
  • Sonata Die Bankelsangerlieder (Anonimoa)
  • Hallelujah (Georg Friedrich Handel / Juan Cubillas)
  • Lascia ch'io pianga (Georg Friedrich Handel)
  • El cascanueces (Piotr Ilich Chaikovski)
  • Carmen Suite (Georges Bizet)
  • De Cai (Pascual Piqueras)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide