Palestinar herriari elkartasuna helaraziko diote biharko Isilune Zirkuluan

Andoni Elduaien

Isilune Zirkulua herriko plazan egin ohi dute. (Utzitakoa)

Biharko kontzentrazioaren deialdia Palestinaren aldeko herri mugimenduko ordezkariek egin dute. 20:00etarako egin dute deialdia. 

Hileko azken osteguna dela eta, Azkoitiko Isilune Zirkuluak elkarretaratzea egingo du bihar, osteguna, herriko plazan. 20:00etan hasita, Palestinari elkartasuna adierazteko bilduko dira han. Biharko kontzentrazioaren deialdia Palestinaren aldeko herri mugimenduko ordezkariek egin dute.  

Isilune zirkulua egitasmoak giza eskubideen arloan lan egiten duten herriko hainbat talderen, elkarteren zein erakunderen atxikimendua du, besteak beste, Azkoitiko Parrokiarena, Gernika-Palestinarena, Marea Urdinarena, Darahlirena eta Loiola Zentroarena. Hori hala, hilero talde baten ardura izan ohi da elkarretaratzea prestatzea, eta hark erabaki ohi du zeren inguruko Isilune zirkulua egin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide