Astebete igaro da gure aita betirako joan zitzaigunetik. Azken hilabeteak gogorrak izan diren arren, izandako bidelagunek erraztu egin digute egunerokotasuna.
Batetik, gure familia mediku Sonia, eskerrik asko egindako jarraipen estuagatik eta gurekin izandako gertutasunagatik, momentu zailenak ere leuntasunez eramateagatik.
Bestetik, bai Donostia ospitalean, bai Zumarragako ospitalean izan ditugun hainbat eta hainbat mediku, erizain eta erizain laguntzaile. Momentu oro laguntzeko izan duzuen prestutatsunak erraztu egin dizkigute bertan pasatu behar izan ditugun egun guztiak.
Gure aitak bere bizitzako azken hilabetea Azkoitiko San Jose egoitzan pasatu zuen, eta mezu honen bidez, azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Nekaneri (zuzendaria), Aneri (idazkaria), Maiteri zein Patriciari (erizainak), Ilinari (medikua), Anari nahiz Amaiari (laguntzaileak) eta gainontzeko langile guztiei. Zuei esker, gure aitaren azken hilabetea askoz errazagoa eta atseginagoa izan da.
Azken momentuetan izan dugun laguntza abegikorra goraipatu nahiko genuke, horren une zailetan jaso dugun babesak leundu egin baitu gure samina.
Mila esker bihotzez egiten duzuen lan bikainagatik.