'El beso de la mujer araña' filma emango dute Baztartxon

Andoni Elduaien 2026ko maiatzaren 20a

'El beso de la mujer araña' filmaren irudi bat. (Filmaffinity)

Zapatuan, igandean eta astelehenean emango dute film hori, Baztartxo antzokian. Ziega batean elkar ezagutuko diren Valentinen eta Molinaren kontuak ditu hizpide filmak. 

Datozen egunetan film bakar bat emango dute Baztartxo antzokian: El beso de la mujer araña. Film hori zapatuko eta igandeko 19:30ean eta asteleheneko –ikuslearen eguna– 20:00etan emango dute. Aste honetan ere ez da haurrei zuzendutako emanaldirik izango. 

El beso de la mujer araña film musikal bat da, drama oinarri duena. Valentin preso politiko bat da, eta hark Molinarekin elkarbanatuko du ziega, eskandalu publikoagatik zigortutako erakusleiho apaintzailearekin. Molinak Hollywoodeko musikal baten trama kontatuko du, Ingrid Luna diva gogokoena protagonista duena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide