Korrikaren 12. eguna egitasmoaren barruan, AEK-k 65 Mintzodromo egingo ditu etzi, osteguna, AEK-k Euskal Herri osoan. Azkoitiko AEKren ekimenez, Azkoitian 18:00etan egingo dute, herriko plazan. Hitzordu horren helburua da, alde batetik, euskararen erabileraren inguruan hausnartzea da, eta bestetik, euskaraz praktikatzeko aukerez jardutea.
Mintzodromoan parte hartzeko izena eman beharko da honako lotura honetan. Aldiz, informazio gehiago nahi izanez gero, 607 612 697 telefono zenbakira deitu edo azkoitia@aek.eus helbide elektronikora idatzi beharko da.