Kantu entzunaldia eskainiko dute Bizkargi eskolakoek bihar, Elkargunean

Andoni Elduaien

Pertsona bat abesten. (Unplash)

Izaro, ABBA, Adele, Ken Zazpi, Amaia, Nogen eta beste hainbat artistaren abestiak kantatuko dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, kantuan ibiltzen diren eskolako ikasleek.

Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleek kantu entzunaldia eskainiko dute bihar, ostirala, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Popa, euskal musika, klasikoak eta gaur egungo abesti ezagunak eskainiko dituzte eskolako ikasleek. Besteak beste, Izaro, ABBA, Adele, Ken Zazpi, Amaia, Nogen eta beste hainbat artistaren abestiak kantatuko dituzte.

Bi saiotan banatuko dute ostiral arratsaldea. Lehen saioko emanaldia 17:15ean eskainiko dute, eta 19:00etan bigarrena. Eskolak herritar guztiak gonbidatu ditu ostiraleko entzunaldira.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide