Kantu jiran aterako dira bihar Floreaga ikastetxekoak

Andoni Elduaien

Iaz ere dozenaka lagunek parte hartu zuten kantu jiran. (Andoni Elduaien)

Balda plazatik abiatuta, kalerik kale ibiliko dira ikastetxe horretako gurasoak, ikasleak eta irakasleak kantuan. 18:30ean abiatuko dute kalejira.

Azkoitiko kaleak kantuz piztuko dituzte bihar, osteguna, Floreaga ikastetxekoek. Zortzigarrenez aterako dira ikastetxeko horretako kideak kantu jira egitera. 18:30ean Balda plazan elkartuko dira, eta han hasita, herriko kaleak kantuz eta musikaz girotuko dituzte.

Ohi bezala, gurasoak, guraso ohiak, ikasleak eta irakasleak aterako dira kalera. Alde Zaharrean zehar ibiliko dira, eta plazarik esanguratsuenetan egingo dituzte geldialdiak, euskal kantak abesteko. Ikastetxeak dei egin die herritarrei, kantu jiran parte hartzeko gonbidapena luzatuz.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide