Udaberriko Musikaldiaren hirugarren asteburuko protagonistak izan dira Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa, Juan Laboreria baritonoa eta Iñaki Salvador piano jotzailea. Hiru artistek Musicales con huella (Aztarna uzten duten musikalak) izeneko emanaldia taularatu zuten atzo arratsaldean Santa Kutz komentuan. Jendetza erakarri zuen kontzertuak, eta han elkartu zirenek antzerki musikaletako abesti ezagun ugari entzuteko parada izan zuten, hala nola Strike up the Band musikaleko The man I love abestia, West Side Story laneko One hand, one heart eta Chicago musikaleko All that jazz abestia.
Datorren astean izango da zikloaren azken kontzertua, Ibarian Brass metal haize boskoteak eskainiko duena.