V. Duatloi Txikiak dozenaka haur elkartu ditu goizean

Ane Olaizola 2026ko maiatzaren 16a

Azkoitri triatloi klubak antolatuta, eskola kirolaren barruan jokatu dute duatloi inklusiboa Azkoitiko zein Azpeitiko haurrek Trenbidearen Zumardiaren eta Juin Txiki industrialdearen inguruan. Euri zaparrada eta ostarte artean egin dute bizikletan zein antxintxika parte hartzaileek. 

Ostarteak eta euri zaparradak tartekatuz jokatu dituzte goizean Azkoitiko V. Duatloi Txikiko probak, baina eguraldiak ez ditu haurrak kikildu, dozenaka parte hartzaile elkartu baititu beste behin egitasmoak. 

Azkoitri triatloi klubak antolatuta, eskola kirolaren barruan jokatu dute duatloi inklusiboa Azkoitiko zein Azpeitiko haurrek, eta horiek Trenbidearen Zumardiaren eta Juin Txiki industrialdearen inguruan aritu dira bizikletan zein korrika. Eskola Kirolean izena emanda dauden 8 eta 11 urte arteko haurrek parte hartu dute bertan, eta horiek adinka banatuta gauzatu dituzte lasterketak, 10:30etik aurrera. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide