San Isidro egunean, prozesioa, meza eta hamaiketakoa egin dituzte Madariagan

Aitziber Arzallus 2026ko maiatzaren 15a

Auzotar zein bisitari, jende ugari batu da Madariagan nekazarien zaindaria gogoan egin dituzten ospakizunetarako. Prozesioa eta meza izan dira aurrena, eta hamaiketako ederrarekin borobildu dute eguerdi artea.

Maiatzaren 15a da gaur, San Isidro eguna, eta ohikoa duten eran, nekazarien zaindaria gogoan izan dute Azkoitiko Madariaga auzoan. Bertakoak zein ospakizunak erakarrita igo diren herritarrek, jende mordoa batu da auzoan; batzuk autoan igota eta beste batzuk udalak jarritako autobusean. 

Bost minutu lehenago euria goian behean ari bazuen ere, 11:00etarako atertu egin du, eta hala, pentsatutako eran gauzatu ahal izan dituzte egin beharreko guztiak. Aurrena, prozesioa egin dute auzoko plazan dagoen pilotalekuan zehar. Gurutzea eta San Isidroren irudia hartuta, hainbat itzuli egin dituzte frontoian bertan mezara sartu aurretik. Elizkizunaren ostean, berriz, bertaratu direnei hamaiketakoa eskaini diete herritarrek. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide