Kultur eta kirol elkarteek dagoeneko eska ditzakete 2025-2026 denboraldiko ohiko egitasmoak eta jarduerak finantzatzeko diru laguntzak. Ekainaren 13ra arte izango dute horretarako aukera. Azkoitiko Udalak 132.000 euro bideratuko ditu bi arlo horietako elkarteentzako diru laguntzetara, eta ohiko egitasmoak ez ezik, beste zenbait ere sustatuko ditu.
Hain zuzen ere, diru laguntza jasotzeko aukera izango dute Azkoitian egiteko jarduerak eta Azkoitiko herritarrei zuzendutako jarduera, ekitaldi edo txapelketak antolatzen dituztenek ere. Gainera, kirol arloan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako mugetatik kanpo izaten diren txapelketetan parte hartzen dutenei ere bideratuko dizkiete laguntzak.
Horrez gain, irabazi asmorik gabeko taldeek eta elkarteek ere eskatu ahal izango dituzte festak antolatzeko laguntzak ere. Horiek denek urriaren 31ra arteko epea izango dute eskaera egiteko.
Diru laguntza horien denen gaineko informazioa webgunean jarri du ikusgai Azkoitiko Udalak. Dena den, edozein argibide behar duenak 943-85 71 70 telefono zenbakira dei dezake edo kultu@azkoitia.eus helbidera mezua idatzi.