Udalhitz lan hitzarmenaren hobekuntza eskatzeko, ELA eta LAB sindikatuek biharko grebara deitu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal langileak. Urola Erdiko Mankomunitateko langileek bat egin dute greba deialdiarekin, eta ondorioz, murrizketak izango dira erakunde horrek ematen dituen zerbitzuetan. Honako murrizketak iragarri ditu:
- Azkoitiko garbigunea itxita egongo da.
- Azpeitiko bulegoa itxita egongo da eta ez dute arreta zerbitzurik eskainiko.
- Azpeitiko hondakin komertzialen bilketarik ez dute egingo.
- Azpeitiko herritarren edukiontzien bilketa zerbitzuan eragina izango du.
- Industrialdeetako hondakinen bilketa murritzagoa egingo dute.
- Aizarnazabalgo eta Zestoako ekarpen guneetako hondakinak ez dituzte bilduko.
- Aizarnazabalgo konpostguneen eguneroko jarraipenik ez dute egingo.
- Zestoako hondakin komertzialaren bilketan eragina izango du.