San Isidro egunean, prozesioa, meza eta hamaiketakoa egingo dituzte Madariagan

Ane Olaizola

Madariagako sanisidroetako suziria, artxiboko irudi batean.

Ostiralean San Isidro eguna ospatuko dute Madariaga auzoan, eta hara joan-etorria egiteko autobus zerbitzua izango da. 

San Isidro eguna ospatuko dute ostiralean Madariaga auzoan, eta goizean zehar hainbat ekintza izango dira han: 11:00eta, San Isidroren irudiarekin prozesioa egingo dute frontoian, eta ondoren, meza hasiko da ondoko elizan. Behin elizkizuna amaituta, hamaiketakoarekin borobilduko dute goiza. 

Ohiko moduan, udalaren eskutik autobus zerbitzua izango da landa auzo horretara joan-etorria egiteko. Herrigunetik, Julio Urkixo etorbideko geralekutik, 10:00etan eta 10:30ean abiatuko da autobusa Madariaga, eta itzulerako autobusa 13:00etan nahiz 13:30ean izango dute herritarrek auzoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide