Helduei zuzendutako bi film izango dira ikusgai Baztartxo antzokian. ¿Cómo hemos llegado a esto? filma emango dute larunbatean eta igandean, 19:30eanm eta astelehenean, 20:00etan. Era berean, Matadeixe Zinetogram taldeak Espejos Nº 3 filmaren zineforum saioa eskainiko du asteartean, 20:00etan. Asteburu honetan ez da haurrentzako filmik izango Baztartxon.
¿Cómo hemos llegado a esto? filmak Elenaren istorioa kontatzen du. Haren lagunik onena den Alba bere lagunik onenaren senar ohiaz maiteminduko da, edo ez; izan ere, Emilioren istorioa kontatzea ere buruan izango du. Hura iraganean emakume batez maitemindu zen, baina, orain, beste batez maitemindu da, nahiz eta adiskidetasunaren agindu bat tarteko, harreman hori ezkutuan mantendu beharko duen.
Espejos Nº 3 filmean musika ikasle gazte batek auto istripu bat izango du, eta bere mutil laguna hil egingo da. Mirariz ikaslea onik aterako da istriputik, eta familia bitxi batek hartuko du. Familia horren etxean denbora bat igaroko du, eta bien bitartean, kontsolamendua eta laguntza aurkituko ditu bere bizitza berriz bideratzeko. Ordea, ohartuko da familia horretan zerbaitek ez duela behar bezala funtzionatzen, eta orduan galdetuko dio bere buruari haiek benetan nor diren eta zer sekretu ilun ezkutatzen dituzten.