Salgai daude Trikiti Eguneko bazkarirako txartelak

Ane Olaizola 2026ko maiatzaren 12a

Tritiki Eguneko bazkaria, artxiboko irudi batean. (Ane Olaizola)

Trikigiro elkarteak hilaren 30ean ospatuko du bosgarren Trikiti Eguna Azkoitian, eta goizetik gauera bitartean kalejirak zein erromeria izango dira nagusi. Eguerdian, berriz, bazkaria egingo dute, eta txartelak hilaren 24ra artean eros daitezke. 

Trikigiro elkarteak udalarekin eta Um Blem Ble tabernarien elkartearekin antolatuta, Trikiti Eguna ospatuko dute bosgarrenez maiatzaren 30ean, eta antolatzaileek prest dute dagoeneko egitaraua. Ohiko moduan, trikiti doinuak izango dira nagusi goizetik gauera bitartean, eta tartean, herri bazkaria egingo dute plazan; harako txartelak salgai daude dagoeneko.

Hilaren 30ean, goizean ekingo diote festari trikitilariek zein zaleek: 11:30ean, San Martin auzoan elkartuko dira trikitilariak, taldeka banatuta kalejiran aritzeko kalez kale. 13:30ean, berriz, guztiek egingo dute berriz, eta Julio Urkixo etorbidetik plazara denek batera egingo dute kalejira. Segidan, familia argazkia aterako dute parte hartzaile guztiek hantxe bertan, eta 15:00etan bazkaria izango da. Eguna borobiltzeko, berriz, erromeria izango da plazan jarriko duten oholtzan, 18:00etatik 22:00etara bitartean.

Txartelak, tabernetan

Bazkariari dagokionez, helduek eta 18 urtetik beherakoek menu bana izango dute 25 eurotan. Helduen menua honako hau izango da: urdaiazpikoa eta solomoa, txorizoa sagardo erara, bakailao tortilla, txerri saiheskia parrilan, sagar tarta, ogia, ura, sagardoa eta kafea. Umeek, berriz, honako menua izango dute 15 eurotan: makarroiak boloñesa erara, solomoa, txokolatezko brownie-a, ogia, fruta zukua eta ura. Txartelak salgai daude Dean, Koxka eta Latz tabernetan, maiatzaren 24ra bitartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide