Beristainek harremanei buruzko bigarren saioa eskainiko du hilaren 20an

Ane Olaizola 2026ko maiatzaren 13a

Jokin Beristain. (Ane Olaizola)

Argi Izpiak izeneko beste hitzaldi bat eskainiko du psikoterapeutak Elkarguneko areto nagusian, eta hara joan nahi duenak izena eman beharko du aurrez. 

Jokin Beristain psikoterapeutak Argi Izpiak izenean bi hilero eskaintzen dituen hitzaldietako bat izango da hilaren 20an, asteazkenez, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, 18:30etik 20:00etara bitartean. Harremanei buruz arituko da hizketan datorren hitzorduan ere, aurrekoan, martxoan, horri buruzko lehen atala eskaini ondoren. 

Hitzaldia doakoa da, baina lekua mugatua denez, hara joateko aurrez izena eman behar da. Horretarako, whatsapp bat bidali behar da 652 20 24 67 telefono zenbakira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide