Patxi Bisquert aktorearen ekimenez eta haren Eguzki Art Zinema ekoiztetxeak auzolanean ekoitzitako Ombuaren itzala filmaren emanaldia Azkoitira iritsiko da bihar, azken hilabeteetan Euskal Herriko hainbat txokotan proiektatu ostean. Pello Mari Otaño (Zizurkil, Gipuzkoa, 1857- Rosario, Argentina, 1910) poeta eta bertsolariaren bizitza eta ibilbidea kontatzen du fikzioko lan horrek. Zehazki, Otañoren azken 20 urteetan kokatzen da istorioa, hau da, 1890ean bigarrenez Euskal Herrira itzuli zenetik 1910ean Argentinan hil bitarteko urteetan.
Bihar, 20:00etan izango da emanaldia, Baztartxo aretoan.