EAEren Adiskide Numerario izendatu dute Pedro Barinaga

Ane Olaizola 2026ko maiatzaren 11

Sebastian Agirretxe, Pedro Barinaga eta Pedro Berriotxoa, diploma banaketan. (EAE)

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak ekitaldia egin zuen larunbatean, eta Energia nuklearra beharrezkoa da izeneko ikasgaia aurkeztu zuen Barinagak jendaurrean.

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak ekitaldia egin zuen joan zen larunbatean Intsausti jauregian, eta Pedro Barinaga (Errenteria, Gipuzkoa, 1952) Adiskide Numerario izendatu zuten han. Energia nuklearra beharrezkoa da ikasgaia aurkeztu zuen hark jendaurrean, eta Pedro Berriotxoa elkartearen Gipuzkoako presidentearen zein Sebastian Agirretxe Adiskide Numerarioaren hitzartzeekin osatu zuten Barinagaren diploma hartzearen saioa. Ohiko moduan, zuzeneko musika doinuekin borobildu zuten hitzordua. 

Barinaga Kimika Zientzietan lizentziatua Salamancako Unibertsitatean (Espainia), eta Gamesa taldean zein Fagor Electrotecnican lan egindakoa da; azken horretan, zuzendaritza batzordeko kide ere izan zen. Era berean, Simesa enpresako zuzendari nagusia izan zen.

Larunbateko ekitaldiko familia argazkia. (EAE)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide