Kalejira eta kontzertua, Azkoitiko Musika Bandaren eguna ospatzeko

Andoni Elduaien

Goizean zehar herriko kaleetan zehar kalejira eskaini du musika bandak, eta eguerdian, Kontzejupean elkartu dira, han eskaini dute bere eguneko kontzertu nagusia. 

Azkoitiko Musika Bandak bere eguna ospatu du gaur, zapatua. Musika bandako kideek herritarrei askotariko doinuak eskainiz ospatu dute urteurrena. Aurrena, 11:00etan, kalejira egin dute hainbat kaleetan zehar, eta 12:30ean, kontzertua eskaini dute Kontzejupean.

Kandido Beristain konpositore azkoitiarraren, eta nazioarte mailan entzutetsuak diren Edvard Grieng, Gioachino Rossini, Aram Katchaturian eta Jacob de Haan konpositoreen doinuak aurkeztu ditu herriko musika bandak udaletxe azpian: Floresito (Kandido Beristain) Peer Gynt (Edvard Grieng), El barbero de Sevilla (Gioachino Rossini) Sabre dance (Aram Katchaturian) eta Pacific dreams (Jacob de Haan)

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide