Bigarren eskuko produktuen azoka ari da egiten plazan Bizilore

Andoni Elduaien

Birziklatu, berrerabili, murriztu! lelopean, askotariko produktuak ari dira saltzen Bizilore eskolako kideak plazan. 19:30era arte egongo dira zabalik haiek jarritako postuak.

Bizilore Eskola Aktiboa udaberriko bigarren eskuko azoka egiten ari da gaur, zapatua, herriko plazan. Egun osoan zehar, etenik gabe, denetariko produktuak eskainiko dituzte plazaren bueltan. 10:00etan zabaldu dute azoka eta 19:30ean itxiko dute. Aurreko edizioetan bezala, helduentzako zein umeentzako arropak, jolasak (ipuinak, patineteak, bizikletak...), altzariak, etxetresnak eta bestelako objektu ugari jarri dituzte salgai, eta asko izan dira haien postura hurbildu diren herritarrak. 

Urtaro bakoitzean egiten du Bizilorek bigarren eskuko azoka, udan izan ezik, Birziklatu, berrerabili, murriztu! lelopean. Izan ere, egitasmoaren helburua da gizartearen kontsumo ereduan eragitea. 

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide