Askotariko ekintzekin osatu dute asteburua Azkoitiko Gaztetxean. Atzo, ostiralez, maiatzaren bukaeran Elorrion (Bizkaia) egingo dituzten Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketen aurkezpena egin zuten 18:00etan hasita, eta ondoren Aitor Leon eta Lizar musikari azkoitiarren kontzertuekin gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
Gaur goizean, berriz, argazkilaritza tailerra eskaini du Jon Andoni Martin argazkilariak Gaztetxean. Kolodioi heze bidez argazkiak ateratzen erakutsi die Martinek bertaratu direnei, eta horiek argazkiak 1851. urtean bezalaxe ateratzeko aukera izan dute. Halaber, parte hartzaileek beren argazkiak atera eta ondoren horiek erosteko aukera izan dute.
(Argazkiak: Azkoitiko Gaztetxea)