Nire Azkoitia plataforma erabiltzen ikasteko formakuntza saioa egingo dute datorren asteazkenean

Andoni Elduaien 2026ko maiatzaren 7a

Pertsona bat plataforma erabiltzen. (Guka)

Elkargunean egingo dute saioa, 13:30ean. Antolatzaileek adieraz dutenez, ordubete eskaseko saioa izango da. Zenbait berrikuntza txertatu dituzte plataforman, eta horiek erabiltzen ikasten irakatsiko dute.

Duela urtebete eskas jarri zuten abian Nire Azkoitia plataforma, merkataritza sektorearen digitalizazioa indartze aldera. Orain, zenbait berrikuntza txertatu dituzte plataforma horretan, eta haren erabileran trebatzeko, ordubete inguru iraungo duen formakuntza saioa eskainiko dute datorren asteazkenean, hilak 13, Elkargunean (13:30). 

Nire Azkoitia plataformaren xedea da merkatariek, ekoizleek, tokiko enpresek eta herriko bestelako eragileek beren presentzia digitalerako autonomia izatea, eta bide batez, herritarrekin komunikazioa hobetzea. "Herriko eragile ekonomiko eta sozial nagusiak ekosistema digital bakarrean integratzen dira, tokiko merkataritzaren ikusgarritasuna sustatuz eta informazioa eskuragarriago eginez", azaldu dute plataforma horren sustatzaileek. 

Plataformak lau atal nagusi ditu: Orain atala, herriko merkatarien zein eragileen argitalpenak biltzen dituena; Di-da eskaintzak atala, herriko saltokiek dituzten eskaintza berezien berri ematen duen eremua; Ekitaldiak atala, Azkoitiko kultura, merkataritza eta aisialdiko agenda dena; eta Informazioa atala, udal baliabideei buruzko edo saltokien gida modukoa dena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide