Musika bandak bere eguna ospatuko du etzi

Andoni Elduaien

Musika bandakoak, Kontzejupean. (Udala)

Azken urteetan bezala, musika bandakoek kalejira eginda eta kontzertua eskainita ospatuko dute beren eguna. 11:00etan aterako dira kalera, eta 12:30ean emango dute kontzertua Kontzejupean.

Azkoitiko Musika Bandak bere eguna ospatuko du etzi, zapatua. Urtero bezala, musika bandakoek herritarrei askotariko doinuak eskainiz ospatuko dute urteurrena. Goiz-eguerdi partean kalean izango dira. 11:00etan, kalejira egingo dute herrian zehar, eta 12:30ean, kontzertua eskainiko dute Kontzejupean. 

Kandido Beristain konpositore azkoitiarraren, eta nazioarte mailan entzutetsuak diren Edvard Grieng, Gioachino Rossini, Aram Katchaturian eta Jacob de Haan konpositoreen doinuak eskainiko ditu herriko musika bandak udaletxe azpian. Hona hemen zapatuko kontzertuaren egitaraua: 

  • Floresito (Kandido Beristain)
  • Peer Gynt (Edvard Grieng)
    • La mañana
    • Muerte de Ase
    • Danza de Anitra
    • En la cueva del rey de las montañas
  • El barbero de Sevilla (Gioachino Rossini)
  • Sabre dance (Aram Katchaturian)
  • Pacific dreams (Jacob de Haan)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide