Dantzarien Udaberri Kalejira egingo dute etzi

Andoni Elduaien 2026ko maiatzaren 8a

Haurrak, iaz, Balda plazan dantzan. (Ane Olaizola)

Bi orduko kalejira egingo dute Bizkargi eskolakoek eta Txalkor txistulari taldekoek etzi. Balda plazan, herriko plazan eta eliz atarian eskainiko dituzte saioak. 

Bizkargi musika eta dantza eskolako kideak, Txalkor txistulari taldekoekin batera, kalera aterako dira etzi, igandea. Dantzarien Udaberri Kalejira egingo dute goiz-eguerdi partean, eta hitzordu hori aitzakia hartuta, herriko kaleak hartuko dituzte dozenaka dantzarik, trikitilarik eta txistularik.

Parte hartzaile guztiak 11:30ean elkartuko dira Julio Urkixo etorbidean; izan ere, kale horretatik hasiko dute kalejira Balda plazara. Hain justu, Balda plazan eskainiko dute aurreneko dantza saioa, 12:00etan hasita. Ordu erdi eskaseko emanaldia eskainiko dute han, eta 12:30ean, herriko plazara abiatuko dira kalejiran. Udaletxe aurrean eguneko dantza erakustaldi nagusia eskainiko dute haurrek. Eguneko bigarren saioaren ondoren, eliz atarira joko dute parte hartzaileek, han amaituko dute-eta kalejira 13:30ean. 

Hona hemen etziko kalejiraren egitaraua: 

  • 11:30. Dantzarien eta musikarien bilkura, Julio Urkixo etorbidean.
  • 11:45. Balda plazara bidea.
  • 12:00. Dantza saioa, Balda plazan.
  • 12:30. Herriko plazara bidea.
  • 13:00. Dantza erakustaldia, herriko plazan.
  • 13:30. Dantza saioa, eliza atarian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide