Udaberriko bigarren eskuko azoka egingo du etzi Bizilorek

Ane Olaizola

Bizilore bigarren eskuko azoka, iazko urrian. (Maialen Etxaniz)

Birziklatu, berrerabili, murriztu! lelopean, askotariko produktuak salduko dituzte eskolako kideek plazan, 10:00etatik 19:30era artean. 

Udaberriarekin batera prestatu du Bizilore Eskola Aktiboak bigarren eskuko azoka beste behin. Etzi, larunbatez, atonduko dute plaza herritarrek askotariko eskaintzak aprobetxatzeko, eta horiek egun osoan izango dute azokara joateko aukera. Izan ere, 10:00etan zabalduko dituzte postuak, eta 19:30ean itxi. 

Urtaro bakoitzean egiten du Bizilorek bigarren eskuko azoka, udan izan ezik, Birziklatu, berrerabili, murriztu! lelopean. Izan ere, egitasmoaren helburua da gizartearen kontsumo ereduan eragitea. Ohiko moduan, askotariko produktuak egongo dira, hala nola haurrentzako zein helduentzako arropa, osagarriak, etxetresnak zein umeentzako jostailuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide