Almeriara bidaia antolatu du Plaza Ondo elkarteak

Andoni Elduaien 2026ko maiatzaren 6a

Almeriako irudi bat. (Civitatis)

Irailaren 12tik 19ra egingo dute bidaia jubilatuek. Almeria eta inguruko hainbat herri bisitatuko dituzte bidaian, hala nola Valdepeñas, Roquetas de Mar, Cabo de Gata, San Jose Mojacar eta Alpujarra Almeriense. 

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bidaia egingo du Almeriara (Espainia). Elkarteak irailaren 12tik 19ra bitartean egingo du han egonaldia, eta dagoeneko zabalik du izena emateko epea. Almeria eta inguruko hainbat herri bisitatuko dituzte bidaian, hala nola Valdepeñas, Roquetas de Mar, Cabo de Gata, San Jose Mojacar eta Alpujarra Almeriense. 

Bidaia egin nahi dutenek 699 euro ordaindu beharko dituzte. Prezio horren barruan sartuko dituzte, besteak beste, autobusez egin beharreko bidaia, gauak, otorduak eta bidaia asegurua. Aurreko bidaietan bezala, ordainketa bi zatitan egin beharko dute bidaian parte hartu nahi dutenek. Lehenengo zatia maiatzaren 12tik aurrera ordaindu beharko da, eta parte hartzaileek 300 euroko ordainagiria aurkeztu beharko dute izena ematerakoan. Ordainketa Kutxabanken eta Laboral Kutxan egin beharko da, Plaza Ondo elkartearen izenean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide