Garaikoetxea lehendakariaren oroimenez, haga erdian jarri dute udaletxeko ikurrina

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 5a

Ikurrina hagaren erdian, udaletxeko balkoian. (Azkoitiko Udala)

Atzo hil zen Garaikoetxea lehendakaria, 87 urterekin, eta Azkoitiko Udalak udaletxeko ikurrina hagaren erdian jarri du. Frankismo osteko Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria izan zen iruindarra.

Carlos Garaikoetxea (Iruñea, 1938) lehendakaria hil zen atzo, 87 urterekin, bihotzekoak jota, eta haren oroimenez, Azkoitiko Udalak hagaren erdian jarri du udaletxeko balkoiko ikurrina.

Garaikoetxea frankismo osteko Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria izan zen, eta, EAJrekin zituen desadostasunek bultzatuta, dimisioa eman eta Eusko Alkartasuna sortu zuen, 1985ean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide