Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketen aurkezpena eta kontzertuak, ostiralean Gaztetxean

Iraia Oteiza 2026ko maiatzaren 5a

Azkoitiko Gaztetxea kanpotik. (Julene Frantzesena)

18:00etan, topaketen aurkezpena egingo dute Azkoitiko Gaztetxean; ondoren, 19:00etan, Aitor Leon eta Lizar musikari azkoitiarrek kontzertu bana eskainiko dute. 

Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketak egingo dituzte maiatzaren 29an eta 30ean Elorrion (Bizkaia), eta horiek aurkezteko egitaraua prestatu dute ostiralerako Azkoitiko Gaztetxean. 

18:00etan hasita, topaketen aurkezpena egingo dute aurrena Gaztetxean bertan, eta ondoren, 19:00etatik aurrera, Aitor Leon eta Lizar musikari azkoitiarrek kontzertu bana eskainiko dute. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide